mstdn.social is one of the many independent Mastodon servers you can use to participate in the fediverse.
A general-purpose Mastodon server with a 500 character limit. All languages are welcome.

Administered by:

Server stats:

13K
active users

#gipuzkoa

0 posts0 participants0 posts today

Bihar 11:00-13:00 bitartean @Torrekua|ko Komunitatearen Barne Mintegia egingo dugu, @ereiten + @Teks + @euwikipedia (@theklan) elkarlanean ikasiz.

Gipuzkoako historia aitzaki, #wikipedia/ #commons/ #wikidata eremuetan egin ditzakegunetan sakonduko dugu, konspirazio berriak prestatzeko:
eu.wikipedia.org/wiki/Atari:He

Ei, etorri nahi baduzue, tokia egingo dizuegu #Torrekuan.

eu.wikipedia.orgAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Ipuscuatik Gipuzkoara - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Wikipedia editatzeko lehiaketa antolatu dute @euwikipedia​k, @Teks​ek eta Gipuzkoako Artxibo Orkorrak, #Ipuscua​tik #Gipuzkoa​ra, Gipuzkoako 1.000 urteko historian ekarpena egiteaz gain, #ElenaBarrena​ren lana goraipatzeko helburuarekin!

Ekimenarekin bat egin nahi dugu gure Fakultatetik, nola ez, guretzat erreferentziazko pertsona den Elenaren goraipamen horretan, zuzeneko edizio-saio batekin:

📅 apirilak 11, ostirala
🕙 10:00–12:00
🏛️ Foro aretoa (Larramendi eraikina)

lab.deustokom.news/25/e/202504

#Diotenez, igandeak egun onak dira Wikipedian editatu, argazkiak Wikimedia Commonsera igo eta Wikidataren bitartez den lotzeko.

Aukera paregabea beraz @euwikipedia eta Gipuzkoako Artxibo orokorrarekin batera antolatu dugun 'Ipuscuatik Gipuzkoara' wikilehiaketan parte hartzeko:

eu.wikipedia.org/wiki/Atari:He

Begiratu zerrenda, seguru badagoela sortu edo osatu nahi duzun Gipuzkoako historiari buruzko artikulu bat, eta parte hartu!

eu.wikipedia.orgAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Ipuscuatik Gipuzkoara - Wikipedia, entziklopedia askea.

Gipuzkoa, 1000 urte

Izenburua: Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre.
Idazlea: autore ugari; Juan Carlos Mora Afán eta David Zapirain Karrika editore.
Argitaletxea: Farmazia Beltza, 2025
ISBN 978-84-123140-9-0

Gipuzkoa izango zenaren lehen aipuak 1000 urte beteko duen honetan, Iputzatik Gipuzkoara doan bidea hartzen du hizpide talde-lan honek.

Iputza ez da Gipuzkoa. Lehena bigarrena bihurtuko zela ez zegoen inon idatzita. Ezta bihurtze hori nolakoa izango zen ere. Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa. Ikuspuntu horrek betikotasuna jartzen du zalantza, izaki politikoak unean uneko emaitza direla iradokiz. Izaki horiek ez dira berez sortzen, ezta ezinbestean ere, gizartea osatzen dutenen erabakien eta indar harremanen emaitzez baizik, ingurunea eraldatuz eta ikusmolde zehatzen bidez.
Prozesu horrek osatzen du Historia.

Elena Barrena Osororen doktore-tesia ezinbestekoa izan zen Gipuzkoa deritzogun izakia sozialaren osaketa ulertu ahal izateko, bai eta Probintziatzat jotzen dugun horren aurrekoak nolakoak ziren ezagutzeko ere.

Hori dela eta, liburu honek badu alde aldarrikatzailea, Barrena beraren aldarria, hain justu. Izan ere, artikulu sorta batek Elena Barrena Osoro irakasle, mentore eta ikertzaile hartzen du ardatz (Zapirain, Landaberea eta Arrietaren artikuluak); beste batzuk, berriz, Barrenak aztertu esparru historikoan kokatzen dira, ikerketa berriak burutuz (Mendizabal eta Irixoarenak); azkenik, (Marinek eta Achonek) Elenarengandik jaso ikuspuntua Historia ikertzeko, ildo historiografikoa sortzeko, erabiltzen dute. Azkenik, wikipediaren sarrerako lotura prestatu du Irasuegik.

Ereiten enpresak bultzatu ekimena, Raki elkarteak liburu bihurtu eta Farmazia Beltzak argitaratu du.

#ElenaBarrena #Ereiten #FarmaziaBeltza #Gipuzkoa #HerritarronHistoria #historia #Iputza #liburuak #wikipedia

https://etzi.pm/gipuzkoa-1000-urte/